XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) bola zuririk gabeko billar bakarra dagoelako munduan (
Txapasek harraskako lanari ekin zion berriro.
Edalontzi zikinez gainezka zeukan harraska eta bertako ur zikinetan murgiltzen zituen edalontziak.
Ondoren, edalontziak banan-banan lehortu eta harraskaren ezker aldeko apal batean uzten zituen buruz behera.
-Berandutzen ari zaigu
-Bi minutu, eta bagoaz.
-Ordaindu al duzu zeurea?
Begiak zabaldu eta kanuto-kondarra jaurti zuen airera.
-Ez.
-Baina uztazu, neuk egingo dut.
-Utikan, Xabier.
-Neuk egingo dut
Aberatsa naiz testamentuaren berri jakin aurretik ere.
-Zuk duzu, zuk, pagotxa, Karlos.
-Nondik ateratzen duzu hainbeste diru?
-
-Bideo-erreportaia bat egiten lagundu nion aitari.
-Bideo-erreportaia bat! Eta, gainera, ordaindua.
-Neska bati musu eman eta musuagatik kobratzearen antza du horrek.
-Ez pentsa hainbesterainokoa denik.
-Bideo industrial bat, Gemelli-tarren eskabetxetegian.
-Kriston marroia.
-Atun izoztuak frigoetatik atera (...)